2010/11/24

Etorkinak eskolan. Elkarbizitza bideratuz

Gaur egun gero eta gehiago hitz egiten da kultur aniztasunaz, plurikulturaz, etorkinez, integrazioaz, arrazakeriaz... Ikastetxeetara ere heldu da egoera horiez hausnartzeko unea. Gero eta ikasle etorkin gehiago dago Euskal Herriko ikastetxeetan eta horien integrazioa eta egokitzapenaren inguruko kezka zabaltzen ari da. Nola integratu ikasle etorkinak? Nola egokitu? Nola landu beraiekiko errespetua eta onarpena beste ikasleekin? Nola hezi? Zein modutara bideratu elkarbizitza?

Denon buruan dabiltzan galderak dira eta batzuk eguneroko jardunaren bitartez erantzunak bilatzen ari dira. Horren lekuko dira, besteak beste, "Bizi dezagun aniztasunaren aberastasuna" izeneko topaketak, Intxaurrondo ikastolako elkartasun proiektuak edo Legorretako Ugaro eskolako integrazio eta egokitzapen esperientzia. Guztioi ikasteko balioko diguten esperientziak dira.


http://www.hikhasi.com/artikulua/654

No hay comentarios:

Publicar un comentario