2010/11/29

Inmigranteak GURE hezkuntzan

Aintzanek eskainitako Iñaki Agirrezen eskuz idatzitako berria irakurri ondoren, hona hemen nire ondorioak:

Begi bistakoa etorkinen presentziaren handiagotzea Euskal Herriko eskoletan, eta datuek erakusten duten arabera, gehiengoa A edo G ereduan izena ematen dute. Honez gero, euskal kulturan integratzea baztertzen dute, nahi izan edo nahi ez izan arren. Benetan, integrazioa konpartitzea dugulako helburu gisa, inolaz ere ez inposatzea. Izan ere, kultura desberdinak harremanetan egonez gero, ezagutzak eta elkarbizitzak aberasten dira, hori baita etorkinek eskaintzen digutena. Era berean, etorkinen seme-alabak B edo D eskola-eredu batean kokatzea garrantzizkoa da, etorkizunean euskal hiztunak izateko, eta horrela, euskal jendartean integratzeko.
Ados nago testuan aipatzen denean "etorkinari jakinarazi behar zaio hau Euskal Herria dela eta berezko ohitura, kultura, hizkuntza, eta abar dituela. Hau guztia jakin ezean, etorkinak beren seme-alabak euskaraz ikastea garrantzitsua dela ohartaraztea zaila litzateke".
Bestetik, jakinda da ikasleen artean existitzen den arrazakeria edo beste herrialde batekoa izateagatik egiten duten bazterkeria. Hori dela eta, errazagoa izango litzateke elkarbizitza hemengo umeentzat baldin eta badakite etorkinek zergatik utzi dituzten atzean beren jatorrizko lurraldeak edoeta etorkinek Euskal Herrira etortzeko izan dituzten arrazoiak aipatzea eta ulertzea.

Guztioen eskuetan dago jatorri ezberdineko umeen arteko harreman onak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario