Blog honetan gai honi buruz mintzatuko gara. Batzutan egungo egoeraren berriak emango ditugu, beste batzutan, argazkiak edota bideoak besterik gabe, beste batzutan gure irizpidea... Gure taldekide guztion aportazioez beteko dugu. Gustatzea, edo behintzat, erabilgarria izatea espero dugu
2011/01/17
hezkuntzaren garrantzia
Atzo egunkaria irakurri nuen, eta beltz-albinoen berri izan nuen. Egia izanda, jada nekien albinoak existitzen zirela, baina ez nekien zelako tratu txarrak jasotzen zituzten. Ipar Hemisferioko herrialde batzuetan beltzek jasaten duten diskrininazioa bezala, Afrikan alderantziz gertatzen da, hau da albinoek diskriminazioa jasaten dute. Baina ez soilik diskriminizazioa gizartean integratzeko orduan, giza-hilketaz hitz egiten ari naiz.
Ezin izan dut aurkitu nahi nuen artikulua, baina oso parekoa den beste artikulu bat irakurri dut internet-en.
Benetan harrigarria. Harrigarria baino, ikaragarria, beldurgarria.
Denok honen berri izan beharko genuke. Gaur egun, halako herrialdeetan sorginkerietan sinistea sinetsiezina da, batez ere, pertsona baten bizitza jokuan baldin badago.
Herrialde baten, asoziazioak eratu dituzte beltz-albinoen babesa sustatzeko, baina hala ere, minoria bat baino ez da.
**Oso interesgarria den bloga aurkitu dut: http://cronicasdeunainmigrante.blogspot.com/
2011/01/09
Laguntza beti da ongietorria!
Alde txarrak ere badaude
2010/12/20
"El problema de la integración del alumnado inmigrante pasa por la escuela"
Gaiak aldizkariak berarekin elkarrizketa bat mantendu nahi izan du. Hona hemen erantzun deigarrienak:
¿El volumen de alumnado inmigrante que ha llegado estos últimos años a España ha cogido a la escuela “por sorpresa”?
2010/12/06
"Haurren etorkizuneko aukerak, zure erabakiaren baitan"
Gure haurrak zentru batean edo beste batean matrikulatzeak izugarrizko garrantzia dauka umeen bizitzan. Izugarrizko garrantzia esaten dudanean, ez dut magnetizatu nahi, baina egia da normalean etxetik hurbilen dagoen zentruan haurren izenak ematen ditugula. Eta hori, mesedegarria da umeen arteko integrazioari laguntzeko, izan ere, azkenean, eremu bereko mutil eta neskak joango dira eskola berera, eta horrek eskolatik kanpo ere haien artean jolastea bultzatzen du, edozein arrazakoa izanda ere, hori umeen jolasetan gutxien inportatzen dena baita.
2010/11/17
Ikasle etorkinak gero eta gehiago
Ikasle etorkinen hazkundeak ez du etenik Hego Euskal Herrian. Derrigorrezko hezkuntzan ari direnak kontuan hartuta, ikaslegoaren % 4,4 etorkinen seme-alabek osatzen dute. EAEn urtero 2.500 inguru dira eskolara hasten diren ikasle etorkinak. Halere, batez besteko handiena Nafarroan ematen da: han 10 ikasletik bat etorkina da.
Inmigrazioaren fenomenoa indartzen ari den neurrian, gero eta gehiago dira Euskal Herriko eskoletan ikasten hasten diren etorkinen seme-alabak. Beste herrialde batzuekin alderatuta kopurua nabarmena ez den arren, ikasle etorkinen hazkundea etengabekoa da eta bide beretsutik jarraituko duela dirudi.
Jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetatik datozen haur eta gazte horien integrazioa erronka bilakatu da hezkuntza sistemarentzat, hizkuntz ereduak tarteko.
Iturria. www.erabili.com
