2010/10/13

Gaur berriz ere gure taldeko kideak elkartu gara pentsatzeko ze gai konkretuki jorratuko dugun blog honetan.
Hainbat gai gustatu zaizkigu baina azken finean,
INMIGRAZIOA HEZKUNTZAN
lantzea aproposa izango dela pentsatu dugu gaur egungo erronka berria baita.

2010/10/06

Gure blog-a aurrera egin dezan, beharrezkoa deritzogu, gure aurkezpen txiki bat egitea.

Blog hauen sortzaileak 5 pertsona gara. Bostak magisteritza karrera ikasten gaude.

Ane Barrasa
Olatz Barreras
Itsaso Bolivar
Maitane Benito
Aintzane Bustinza

SARRERA

Egunon guztioi!

Magisteritzako ikasleak gara eta azken kurtsoan gabil, hau da, 3.mailan.

"Teknologia Berriak" dugu bestelako irakasgaien artean, eta bertan blog bat sortzea agindu digu, taldeka. Hori dela eta, gure taldea bost partaideek osatzen dugu, aurrerago guri buruzko sarreraren bat egingo dugu.

Blogari buruz esan dezakegu guztion artean aukeratutako gaia "Inmigrazioa" izan dela. Izan ere, gai bat aukeratzeko sailtasunak izan genituen ez baikinen ados jartzen, baina gutariko bati "Inmigrazioa" jorratzea bururatu zitzaion, eta gai honek hitz egiteko aukera asko eskaintzen dizkigunez (gaur egungo inmigrazio tasa kontuan hartuta) aurrera eramatea erabaki genuen.

Bestalde, etorkizuneko irakasleak izango garenez, gai hori batez ere hezkuntza arloan landuko dugu. Honekin, arrazakeriaren kontra egitea da gure helburu nagusi bat.

Era berean, gaurkatasuna duten berriak komentatuko ditugu, baina iraganekoak ere ez ditugu ahaztuko.


Azkenik, klasekokideek berezko blogak izango dituztenez, gurea beraientzat lagungarria izan dezan espero dugu, guretzat beraienak osagarriak izan daitezkeen moduan.