Ahaztu zitzaidan Abenduan gertatutakoa aipatzea. Imajinatzen dut denok gogoratzen dugula teleberrian edota egunkarietan ikusi genuen berria, hots, ikasle atzerritar batek, musulmana, bere irakaslea salatu zuela klasean urdaiazpikoari buruz hitz egiteagatik, irainditua sentitu baitzen.
Cadiz-en gertatu da eskandalu hau, Menendez Tolosa institutuan, familia musulman batek irakasle bat salatu du klase batean klimaz hitz egiten zegoenean, adibide moduan esan zuelako Travelez-ko klima hotzak jamoien sendaketan asko laguntzen zuela.
DBH-ko lehenengo mailan dago ikasle hori, eta irakaslea hori esan zuenean, esan zion musulmana denez, ez hitz egitea horri buruz, indignatua sentitzen zelako.
Informazio gehiago: http://www.minutodigital.com/2010/12/20/un-alumno-musulman-denuncia-a-su-profesor-por-hablar-de-jamones-durante-una-clase/
Nire ustez gauzak kontestutik atera zituzten, normala da halako adibideak jartzea. Izan daiteke minduta sentitzea, baina hala ere, ikasleak errespetatu behar dituzte klasean hitz egiten diren gaiak.
Eta zuek, zer uste duzue?
ba nire ustez ere kontestuki aterata dago.
ResponderEliminargainera, kasu konkretu bat besterik ez da eta nire ustez, anekdota bat bezala hartu daiteke.
Ezin gara harago joan
zurekin bat nator!
ResponderEliminar