2011/01/10

Non eta nola eskolatu etorkinak?

IMMIGRAZIOA ETA HEZKUNTZA
Ikasle etorkinak: Non eta nola eskolatzen ditugun
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, eta beste ikerketa bat kontuan harturik (Defensor del Pueblo, 2003; Valero, 2002) honako emaitzak azpimarra ditzakegu:
  • Azken urteetan (2000-2003) ikasle etorkinak Euskal Herrian 4000 inguru izatetik 8000 inguru izatera pasatu dira.
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. 2003
  • Ikasle etorkinen artean latinoamerikarrak dira talde nagusiena (% 45), bigarren taldea Afrikatik etorritakoa (% 20), eta ondoren Europa Erdi eta Ekialdekoak (% 15), EEBB eta EBkoak (% 10) eta Asiakoak (% 6).
  • Euskal Herrian eskolatzen diren ikasle etorkinen % 76 ikastetxe publikoetan dago, eta gainontzeko % 24 itunpeko ikastetxeetan. Etorkin ikasleri horren % 65ak A ereduan ikasten du. Hori da ikasle etorkinak ikastetxe gutxitan pilatzearen arrazoia. Kontuan hartu behar da, gainera, itunpeko ikastetxeetan (pribatuak) eskolatzen den ikasleriaren zati bat estatu batuarrak eta europarrak direla.
  • Ikasle atzerritar gehiengoa egoera soziokultural eskasean aurkitzen diren ikastetxeetan eskolatzen da (Defensor del Pueblo, 2003).
  • Ikasle etorkinek lortzen duten eskola maila eta eskola errendimendua bertako ikasleen azpitik kokatzen da gehienetan (Defensor del Pueblo, 2003).

hemen daukagu helbide osoa informazio gehiagorekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario