Egunon! Aste honetan azterketekin bukatzen dugu. ESKERRAK!!!!
Atzo egunkaria irakurri nuen, eta beltz-albinoen berri izan nuen. Egia izanda, jada nekien albinoak existitzen zirela, baina ez nekien zelako tratu txarrak jasotzen zituzten. Ipar Hemisferioko herrialde batzuetan beltzek jasaten duten diskrininazioa bezala, Afrikan alderantziz gertatzen da, hau da albinoek diskriminazioa jasaten dute. Baina ez soilik diskriminizazioa gizartean integratzeko orduan, giza-hilketaz hitz egiten ari naiz.
Ezin izan dut aurkitu nahi nuen artikulua, baina oso parekoa den beste artikulu bat irakurri dut internet-en.
Benetan harrigarria. Harrigarria baino, ikaragarria, beldurgarria.
Denok honen berri izan beharko genuke. Gaur egun, halako herrialdeetan sorginkerietan sinistea sinetsiezina da, batez ere, pertsona baten bizitza jokuan baldin badago.
Herrialde baten, asoziazioak eratu dituzte beltz-albinoen babesa sustatzeko, baina hala ere, minoria bat baino ez da.
**Oso interesgarria den bloga aurkitu dut: http://cronicasdeunainmigrante.blogspot.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario