2010/12/01

ARRAZAKERIA HEZKUNTZAN?

Gaur egun, suposatzen da inork ez duela arrazakeriaren alde lan egiten, inork ez dituela jarrera arrazistak hartzen, eta gutxiagoi ere hezkuntzaren munduan, baina hori teorian da soilik, praktikan oraindik ere arrazakeri kasu akso ematen dira. Praktikan,
hainbat kolektibok baztertu eta alde batera uzten dituzte atzerritarrak hainbat ekintzetan, baina ez dira jokabide arrazistatzat hartzen.
Honen kasuan, gakoa ez da arrazen arteko ezberdintasuna, etnia edo kulturen arteko ezberdintasuna eta lurraldetasuna baizik.
Esaterako:

Ikastetxeak ghettotzat hartzen dira askotan.

Ikastetxe batean "ikasle etorkin asko" daudenean, suposatutzat ematen da oso
zaila izango delakalitatezko hezkuntza bat ematea.
Planteamendu oker hori dela medio, arazoaren jatorria ikaslegoan eta bere
ezaugarrietan kokatzen da.

- Ikasle etorkinak "arazo" bat direla pentsatzean, itxaropen gutxi izaten dira,
eta horiek lehenengo oztopoak dira eskolan arrakasta izateko. Eta
itxaropen horiek ezinbestekoak dira ikastaldian.

- Ikasleak banatzea eta ikasleei zein ikastetxetara joan behar duten esatea,
ikastetxea hautatzeko eskubideak murriztea da, bertako ikaslegoak dituen
eskubideekin konparatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario