Eskolan ere “kulturarteko hezkuntza” ohiko esapide bihurtu da, eta ez arrazoirik gabe.
Izan ere, eskolan bi esanahi dituela erabiltzen da “kulturarteko hezkuntza”: alde batetik, mundu kulturanitz batean egoki bizitzeko prestakuntzari esaten zaio,
ikasle guztiek behar duten prestakuntza, alegia. Bestalde, termino horrekin izendatu ohi da etorkinen seme- alaben trataera ikastetxean.
Lehenengo adierari dagokionez, gaitasun multzo bat eskuratzeko aukeraz hitz egiten da; prestakuntza hori “balioen hezkuntzan” kokatzen da eta “Herritartasunerako
Hezkuntza” (hau da, herritar arduratsu eta solidarioa izateko hezkuntza) planteamendu orokorraren barruan dago. Gatazkaren kudeaketa, gizartean
parte hartze aktibo eta kritikoa, aniztasunarekiko errespetua eta estimua… dira alor horretan jorratu behar diren zenbait eduki garrantzitsu.
Testu hau aldizkari honetik (58 zenbakia) atera dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario