Plan honen helburu nagusia da leioztarrek, etorkinei buruzko informazio gehiago jasotzea, hainbat gaien inguruan, horrela herritar berri hauenganako tratu hobea egongo da eta gizarteratzeko arazo gutxiago izango dituzte.
"Plan honek diagnostiko bat osatuko du, etorkinei begira Leioak dituen gabeziak detektatzeko eta zuzentzeko
Emaitza hauek lortzeko emango den lehen pausua tokian tokiko diagnostikoa izango da, hau garatzeko hainbat agente ezberdin hartuko dute parte, hauen artean, ordezkari publikoek, etorkinek edota gizarte agenteek, publikoak zein pribatuak. Gainera, datu estatistikoez gain, agente parte hartzaile guzti hauek, pertsonalki zein taldeetan, informazioa eskainiko dute topagune, lan topaketetan edota elkarrizketa pertsonaletan. "
Azkenik, zirriborroaren kontrastea egingo da parte hartzaile guztiekin aurkezpen jardunaldi batzuetan Planaren garapena egin baino lehenago.
Leioan etorkinek osatzen duten populazio osoaren ehunekoa 5.54koa da, aurtengo otsailean erroldatutakoak, hain zuzen ere. Horrela, %4.69, hau da, 1.408 etorkin (773 emakume eta 635 gizon) herrialde ez komunitariokoak dira, Bolivia, Kolonbia, edota Marokokoak batez ere. Bestalde, gainontzeko %0.85, 225 pertsona (124 emakume eta 131 gizon) herrialde komunitarioetatik etorritakoak dira, gehienak Errumania, Portugal edo Erresuma Batua"
http://www.leioa.net/eu/noticias/20/Inmigrazio+Plan+berria+jarri+du+martxan+Leioak+etorkinen+harrera+hobetzeko.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario