2010/12/19

Garan aurkitu dudan artikulu honetan dioenez, etorkizunean Euskal Herrian dauden etorkinen seme- alaba gehienek ez homen dute euskaraz ikasiko. Garrantzia eman nahi izan diot artikulu honetan kontatzen duen egoerari. Nire ustez oso garrantzitsua eta lagungarria; azken finean ezinbestekoa litzateke, etorkinen haurrek euskara jakitea.
Gara egunkariko artikulua:
«EAEn ikasten duten etorkinek ez dute euskara ikasiko» “Aniztasunean, euskara eta inmigrazioa hezkuntza sisteman” lelopean, Euskara Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako jardunaldiak egiten ari dira EHUko Sarrikoko campusean. Mario Zapata soziologoak egindako diagnostikoa azalduta hasi ziren atzo, eta hau izan zen abiapuntua: «Egun EAEn ikasten duten etorkinen sema-alaba gehienek ez dute euskara ikasiko». Hori «integraziorako oztopoa» da.

1 comentario:

  1. Ane, zure sarrerari erantzuna emanez...
    Nire ustez euskara ikastea ezinbestekoa da integraziorako, Euskal Herriko kasuan, noski. Baina, nire errealitate hurbila ikusiz, gero eta etorkin gehiago sartzen dira B eredu baten, (D eredua agian gehiegi dela haientzat) eta pixkanaka-pixkanaka euskara ikasten doaz, aurrerapausu bat izanik.
    Hala ere, gizartean integratzeko, eremuetaz hitz egin behar dugu, Arabaren kasuan ez da ezinbestekoa euskara dominatzea, batez ere, euskal hiztunak gero eta gutxiago baitira.

    ResponderEliminar