2010/12/12

ETORKINAK LAGUNTZEKO BESTE ERA BAT

Berri honetan ikus dezakegun moduan, gurutze gorriak, guraso etorkinen seme-alabak laguntzeko programak sortu dituzte.Kasu honetan "integrados"izenarekin ezagutzen da, udan egiten da eta 3-14 urte tarteko umeentzat eskaintzen da. Ikastaro antzeko hauetan, hurrengo urtean eskolara joateko prestatu egiten dituzte, hizkuntz maila egokia har dezaten, lagunak egiteko eta gutxinaka gure gizartean leku bat har dezaten
Horrelako ikastaro eta tailerrak egotea, asko lagundu egiten ditu, gizarteratzeko eta baita hizkuntzaz gutxinaka jabetzen joateko. Berrian aipatzen den moduan, umeak pozik joaten dira ikastaro hauetara eta lagun asko egiten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario