Egia da, beste herrialde batekoa izateak zailtasunak ekartzen dituela ikasketan, baina ez hemengoa ez izateagatik, baizik eta hizkuntzaren ezberdintasuna dela eta. Gainera, gaztelianaz gutxi-gorabehera ondo moldatzen dute, baina euskaraz ematen diren ikasgaietan arazo gehiago izaten dituzte.
Nire kasua komentatuko dut: 4.mailako umeekin egon nintzen, eta matematikako klaseetara 5.mailako bi saharauiak etortzen ziren, bere klaseko mailara ez zirelako ailegatzen. Hori, normala da, gehienetan kurtsoa hasita sartzen direlako, eta bere adinari dagokion mailan kokatu arren, ezaguera batzuk ezin dituztenez asimilatu, kurtso bat atzerantz egiten dute, kasu konkretu batzuetan diñot.
Baina era berean, 4.mailan mutil perutar bat zegoen. Arazo familiarrak zirela eta, kurtsoa hasi berria zelarik, hilabete bat baino gehiago Perura joan zen. Itzuli zenean, ohikoa denez, materiak lekuz kanpo hartu zuen, baina irakasleak esan zidan bezala, ume horrek berehala hartzen zuen erritmoa, eta galdutako materia guztia aste batzuetan berreskuratu zuen. Harrigarria izan zen!! Ni ailegatu nintzenean, guztiz galduta zegoen, baina hilabate bat pasa eta gero, oztopo guztiak bideratu zituen, eta besteen mailan, edo aurrerago, kokatu zen.
Hori dela eta, ikus dezakeguna da benetan garrantzia duena ikasteko gogoak izatea dela, eta ez leku batetik edo bestetik izateagatik atzeratuago ibiliko dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario