Gure haurrak zentru batean edo beste batean matrikulatzeak izugarrizko garrantzia dauka umeen bizitzan. Izugarrizko garrantzia esaten dudanean, ez dut magnetizatu nahi, baina egia da normalean etxetik hurbilen dagoen zentruan haurren izenak ematen ditugula. Eta hori, mesedegarria da umeen arteko integrazioari laguntzeko, izan ere, azkenean, eremu bereko mutil eta neskak joango dira eskola berera, eta horrek eskolatik kanpo ere haien artean jolastea bultzatzen du, edozein arrazakoa izanda ere, hori umeen jolasetan gutxien inportatzen dena baita.
Gehienetan, umeetatik ikasteko asko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario