2010/12/06

Eta gure eskoletan zer?

Gaur egun bizi dugun fenomeno berria ¾ ikasle etorkinak gure eskoletan¾ aukera paregabea da ikasleen aniztasunaz lanean hasteko. Une historikoa da guretzat eta erronka handia eskolako komunitate osoarentzat. Hizkuntzari dagokionez, lehendik ere izan ditugu bigarren hizkuntzan curriculum osoa egin duten ikasleak, baina gehienek ama-hizkuntza gaztelera zuten. Gaur egun beste erronka handi bat dugu: ama-hizkuntza oso ezberdina daukaten haurrei curriculum osoa euskaraz egin dezaten ahalbideratzea. Horretarako, eskolak garatu behar dituen mekanismo berriak asko dira. Haietatik nik 2 aipatuko ditut:


- Lehenengoa:

Ezberdintasunarekin erikusia daukaten gaiak bultzatu eta gogoetak egitea horri buruz.

- Bigarrena:

 Ezberdintasunak (aniztasuna) kontuan dituzten bi tresna aztertzen ditugu, eskola-komunitate osoko ikasleak integratzeko bitartekoak direnak: eskola inklusiboa eta curriculuma bigarren hizkuntzan egitea ahalbideratzen duen hizkuntza irakasteko-ikasteko metodologia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario